XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orotariko Hezkuntza-Legeak, bere bigarren eta hirugarren aldibaterako erabakietan, orain ari diren Ikastetxeek eraldatuz edo hala behar izanez gero sailkatuz irakaskuntza-maila berritara egokitu beharra agintzen du.
Agindu hoiek besteak beste, orain dauden Ikastetxeen eraldakuntza eta sailkaketari buruzko 1971garreneko Ekainaren l9ko Ministeritza-Aginduaren eta Ikastetxeak eraldatzeko eta sailkatzeko egin beharrekoak ezartzen dituen 1978garreneko Maiatzaren 22koaren bidez egin dira.
Agindu honen Eraskinean aipatzen den norbanako-jabetzapeko Ikastetxe horretako Artezkariak eraldaketa eta sailkaketa-eskean hasiarazitako zehaztapidetza ikusi ondoren.
Zehaztapidetza hori Ikastetxe horri orduan indarrean zegoen 1971garreneko Abenduaren 30eko Ministeritza-Aginduan jartzen diren ereduei behar adina egokitzeko beharrezko izan daitezen lanak egin daitezenaren baldintzapeko sailkapena eginda erabaki zenez gero.
Esandako Ikastetxe horrek ohartemandako lan horrek egin eta Lurralde-Ordezkaritzak behin-betiko sailkapena eman dakioneko saloa egin duenez gero.
Ikastetxeen eraldaketa eta sailkaketarako arauak eta betebeharrak jartzen dituzten 1970garreneko Abuztuaren 4ko Orotariko Hezkuntza-Legea (Abuztuaren 6ko
Lurralde-Zerbitzuek emandako erizpenaren eta eraldaketaren eta sailkapenaren alorrean indarrean dauden aginduen arauera esandako Ikastetxe horrek gaitasunezko eta antolapidezko betebeharrak betetzen dituela kontutan izanik.
Sail honek honako hau erabaki du: Agindu honen Eraskinean aipatzen den Norbanako-Jabetzapeko Ikastetxearen eraldakuntza eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Eskolaurreko BEHIN-BETIKO sailkapena ontzat ematea.
Erabaki honen aurka, Arduralaritzabide-Legearen 126garren Atalaren lehenengo lerroaldiak dionez, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezko den arazoa lehengoratzeko eskea egin daiteke Hezkuntza-Sailaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, Arduralaritzabide-Legearen 52.2garren Atalak agintzen duenaren arauera.
Jakin dezazun eta dagozkion ondoriotarako jakinarazten dizut hori Andre T.A. horri.
Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 14.
Hezkuntza-Sailburua, PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.
IRAKASKUNTZA-ARTEZKARI ANDRE T.A.
ERASKINA ESKOLAURREKO HEZKUNTZA-IKASTEGIA
Probintzia: Gipuzkoa.
Udala: Beasain.
Herria: Beasain.
Egoitza: San Inazio, z / g.
Izena: San Jose.
Baimenduna:
Ikastegiaren ezagukaria: 20000697.
San Inazion, zenbakirik gabe, dagoen etxe bateango 60 ikasle-tokirentzako eta bi ikasgelako Eskolaurreko Hezkuntza-Ikastegi gisako eraldakuntza eta Behin-betiko sailkapena.